XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste adibide bat: Mateok esaten digu Maguak etorri zirela Belenera Jesus jaio berria adoratzera.

Emen ere, dirudianez, Mateoren kontakizunak ba du eredu bat, idazleak ispillutzat artu duena: Moisesen bizitzako midrash bat, alegia.

Baiña hori ala izanik ere, segitzen ote da ortik Maguen etorrerarik ez zela gertatu? Baitezpada ez, beintzat.

Itxuragabekoa eta bitxia iruditzen zaigu guri pasaizo au, baiña bearbada ez dugu orduko giroa aski ondo ezagutzen.

Mesiaren esperantza gutxi asko zabaldua zan inguruko errietan.

Eta hori ala bada, Jainkoak, bide egokiren batez, ezin adierazi zezaieken jentillei esperantza hori bete zela?.

Mateok eta Lukasek, bada, bakoitza bere bidetik ari dela eta elkarren berri gabe, Jesusen aurtzaroa kontatu digute.

Bien kontakizunak bateratzea eta konkordatzea ez da beti erraz.

Baiña ain zuzen ere, orrexegatik arrigarriago da nola oiñarriko gauzetan bat datozten ikustea.

Biek esaten digute birjiña batek (Maria zeritzaionak eta Joseri itz emana zegoenak), Espiritu Santuaren egitez, Jesus aurra sortu zuela, eta aur hori Belenen mundura eman zuela; gero, berriz, Nazareten bizi izandu zirela.

Belenen jaio eta gero Nazareten bizi: bi xehetasun auek ere historikoak dira, dudarik gabe.

Eta bestea Espiritu Santuaren egitez sortua izan zela Jesus zein ote da notizi orren iturria?.

Mesias era ortara jaioko zenik juduek ez zuten uste.

Siñiskera orrek Isaiasen pasarte artatik (...) ez dirudi artua.

Seguru asko, Ama Birjiñaren beraren aitorrera izan da beronen iturria Ikus Léon-Dufour, o. cit., 343 or.

Jesusen bizitza agerikoa

Eta Jesusen bizitza ageriaz, zer esan? Iritxi ote gindezke bizitza orren puntu nagusiak sendo eta ziur finkatzera? Baietz uste dugu.